Eraikinen Ikuskapen Teknikoa
EITa, egitura, fatxada, estalkia eta saneamendu nahiz hornikuntza-sare komunen ikuskapena da. Eraikinak zer eraikuntza-ezaugarri dituen, nolako egoeran dagoen eta zer patologia izan ditzakeen jakiteko.
EITk eraginkortasun energetikoen ziurtagiriak egitea barne hartzen du (eraikinaren fatxada, estalki eta instalazioen datuak hartzea, eraikinaren eraginkortasun energetikoa egiaztatzeko) eta irisgarritasunari buruzko datuak biltzea (irisgarritasun unibertsaleko oinarrizko baldintzak betetzea eta desgaitasunen bat duten pertsonak eraikinera iristeko eta hura erabiltzeko orduan diskriminaziorik ez egoteko baldintza orokorrak betetzea, indarrean dagoen araudiari jarraituz; horrez gain eta baldintza horiek direla eta, eraikinean zentzuzko egokitzapenik egin ahal den edo ezin den adieraziko da).
EIT Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatzeko tresna da eta eraikinen ebaluazio-txostenaren baliokidea da. Eraikinen ebaluazio-txostena estatuko gainerako autonomia-erkidegoetan aplikatzen da, estatuko araudiaren arabera. Bi aplikazioek xede eta ikuskapen-atal berak dituzte: kontserbazioa, irisgarritasuna eta energia-eraginkortasuna.
Zure eraikinak 50 urte baino gehiago baditu, edo eraikina birgaitzeko laguntzak eskatu nahi badituzu, zure eraikinaren EITa egin behar duzu.